Nerabeak zirikatu familiak inplikatzeko

Jardunaldiak

2022-12-15T17:00:00+01:00 2022-12-15T17:00:00+01:00 2022-12-15T17:00:00+01:00
  • 2022-12-15T17:00:00+01:00 2022-12-15T17:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokia

Jardunaldiak

Jardunaldiaren nondik norakoak

Konfinamenduaren ondoren Oñatiko gazteen egoera zein zen jakin nahi izan genuen. Oñatiko hiru ikastetxeek ateak zabaldu zizkiguten eta gazteei entzuteko zortea izan genuen. Arlo fisikoan, mentalean eta emozionalean nola zeuden jakiteko pista asko eman zizkiguten, eta beren beharrak zein ziren azaldu ziguten.

Landu nahi zituzten hiru lerro atera ziren:
• Ariketa fisikoa eta mugimendua
• Elikadura emozionala
• Gazteen elikadura-beharrak

Jardunaldi honetan ESKERRAK EMAN eta esperientzia hori nolakoa izan zen kontatuko dizuegu. Horrez gain, gazteei entzuten jarraitzeko eta estres-egoerak hobeto eramaten lagunduko dieten tresnak emateko daukagun proposamena azalduko dugu. Gazteak eta familiak, guztiak zaudete gonbidatuta.

Egitaraua:

17:00 - 17:15 Oñatiko Osasun sare komunitarioa eta POZ zerbitzua
Rosa Lasagabaster Oñatiko Udal Kirol teknikaria.
17:15 - 17:45 Oñatiko nerabeen ongizatea sustatzen
Amaia Diaz De Monasterioguren Osinaga Dietista-nutrizionista; Pello Uriarte Moreno Jarduera Fisikoaren Zerbitzuko orientatzailea/Oñatiko Udala Hiru eskoletako gazteak: Martin Uriarte, Markel Herranz…
17:45 - 18:15 Haur eta gazteen obesitatea prebenitzeko esku-hartze arrakastatsuen diseinua
Jone Galdos Madina Psikologia Fakultatea
18:15 - 19:00 Bizipen Saioa
19:00 – 19:05 Maria Cruickshank monologoa eta agurra
Kafea, pastak eta fruta dastaketa